Hemezortzi urtez aritu da Miguel Angel Hurtado Nafarroako Museoko zuzendari lanetan, baina erretiroa hartuko du urtarrilean. «Pozik» agertu da egindako lanarekin, eta oso esperientzia «aberasgarria» izan dela esan du.
Egun Ondarearen erregistro eta Ondasun Higigaien saileko buru den Mercedes Joverrek hartuko du haren lekukoa. Artearen Historia ikasketak egin, hainbat urtez Artxibo Orokorrean lanean aritu, eta Nafarroako ondare artistikoari buruzko hainbat liburu idatzi ditu. Tuterako katedralari buruzkoa, besteak beste.
Mercedes Jover izango da Nafarroako Museoko zuzendari berria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu