donostiako zinemaldia

Mexiko, Costa Rica, Txile, Uruguai eta Argentinako sei film lehiatuko dira Zinema Eraikitzen jardunaldietan

2009ko abuztuaren 25a
17:29
Entzun
Irailaren 18an hasiko da aurtengo Donostiako Zinemaldia eta jada aurreratu dituzte jaialdian izango diren pelikula batzuk. Pasa den astean sail ofizialean lehiatuko diren filmak jakinarazi zituzten. Gaur, berriz, irailaren 22 eta 23an Zinema Eraikitzen jardunaldietan parte hartuko dutenen berri eman dute. Sei film dira hautatuak; Sebastian Hiriart zuzendariaren A tiro de piedra (Mexiko), Paz Fabregaren Agua fria de mar (Costa Rica-Frantzia), Niles Jamil Atallahen Lucia (Txile), Daniel Helndlerren Norberto, apenas tarde (Uruguai), Natalia Smirnoffen Rompecabezas (Argentina), eta Federico Veirojen La vida util (Uruguai).

Iaz, Rigoberto Perezcanoren Norteado (Mexiko) filmak lortu zuen saria.

Zinema Eraikitzen jardunaldiek filmatuta egon arren, postprodukzioan arazoak dituzten Hegoamerikako fikziozko film luzeak bukatzea du helburu. Nazioarteko ekoizpenak egiteko laguntzak ere jasotzen ditu, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.