Mexikotik bueltan

David Seymour 'Chim'-en 15 argazki gehiagorekin iritsi da 'Maleta mexikarra' erakusketa Bilboko Arte Eder museoraGerda Tarok, Robert Capak eta hirurek 36ko gerran egindako lanak ikus daitezke

Bilbo
2012ko otsailaren 28a
00:00
Entzun
Munduan zehar bidaiatzen ibili eta gero, Bilboko Arte Eder museora heldu zen atzo Maleta mexikarra erakusketa ibiltaria. Robert Capa, Gerda Taro eta David Seymour Chim fotokazetarien gerra argazkiak Bilboko museoan ikusi ahalko dira ekainaren 12ra arte. Espainiako gerran hartutako irudiak dira bildutako gehienak. Argazkiak beren testuinguruan kokatu nahi izan dituzte, eta Europako eta Ipar Amerikako garai hartako hainbat aldizkari ilustratuz eta zenbait bideo eta dokumentuz lagundu dituzte. Aurretik erakutsi ez diren beste hamabost argazki izango ditu Bilboko erakusketak, guztiak Chimek Euskal Herriko hainbatherritan hartutakoak. 2012 Fundazioak eta New Yorkeko International Center of Photography zentroak antolatutako erakusketak hasiera eman dio 2012 Euskadi. Bake eta askatasunaren aldeko kulturen urtea egitarauaren programari.

Espainiako gerrako atzeragoardietaneta guda oinetan hartutako irudiek osatzen dute erakusketa.Izan ere, Chimek atzeragoardiako eguneko bizitza erretratatu zuen, Taroeta Capa gerra oinetan aritu ziren gehiago. Ordukomanifestazio,desfile eta ospitaleetako irudiekin batera, arrantzale eta baserritarren irudiak ikus daitezke. Horietako batzuk orduko nazioarteko aldizkarietan argitaratu zituzten, baina gehienak aurretik ikusi gabeak dira. Ikusi gabekoak ziren, besteak beste, Dolores Ibarruri Pasionaria eta Jose Antonio Agirre politikarien erretratuak eta Federico Garcia Lorca, Rafael Alberti, Maria Teresa Leon, Ernest Hemingway eta Andre Malraux idazleen irudiak.

Gerra testuingurua aztergai

Guztira, 5.500argazki inguruk osatzen dute berreskuratutako bilduma, eta erakusketarakohautaketa bategim dute. 70inguru bildu dituzte, eta horietako 50 garai hartako kopiak dira. Horiekin batera, zenbait serieren kontaktu orri modernoak handitu dituzte, eta bideo bi eta hainbat material dokumental jarri dute ikusgai. Beste batzuen artean,Regards eta Life aldizkarietako gerra garaiko aleak, Caparen prentsa karneta eta bestelako dokumentuak ikus daitezke. Fred Steinek Tarori egindako hainbat erretratu ere badira erakusketan. Stein argazkilarien laguna zen, eta garai hartan ospe handia zuen beren erretratuengatik. Cynthia Young erakusketaren komisarioak azaldu duenez, hautaketa zabala egin dute, irudiek islatzen duten gerra testuinguruak ulertzeko moduan azaltzeko eta ikusleek argazkilarien lan prozesua hobeto ulertzeko. Hori dela eta, ez dituzte irudi onenak hartu bakarrik, baizik eta aukeraketa zabalago bat egin dute.

Materiala galdutzat zeukaten, harik etakutxak 1995ean Mexikon agertu ziren arte. Gerra garaian Espainian ibilitako Mexikoko diplomazialari batensenide batek topatu zituen. 2007an New Yorkeko International Center of Photographyra heldu ziren Capak, Chimek eta Tarok guda oinetan eta atzeragoardian bildumatutako argazkien negatiboekin. Kartoizko hiru kutxatan 165 argazki film eta2.500 argazki inguru topatu zituen. Izugarrizko balio dokumentala dute argazkiek; izan ere, errepublikanoen orduko egoera erakusten baitute.

«Hiru argazkilariak, gerraren lekuko izateaz gain, beraien irudiekin alde errepublikanoari laguntzera etorri ziren», Youngek azaldu duenez. Beren garaiko argazkilari handien artekoak izan ziren hirurak. Parisen bizi eta Espainiako gerran lan egin zuten. Beren argazkiekin errepublikaren aldeko lekukotasuna eman zuten nazioarteko aldizkarien bidez. Hil arte, gerra inguruetan eman zuten bizitza hirurek. Espainiako gerran hil zen Taro, errepublikanoen tanke batek harrapatuta; Capa, Indotxinan, eta Chim, Suezen (Egipto).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.