musika
Michael Jackson morfina dosi handi baten ondorioz hil dela uste dute
Gaur egin diote autopsia gorpuari, baina oraindik ez dute jakinarazi heriotzaren kausa argituko duen emaitzarik. Abeslariaren medikua desagertuta dago eta Polizia haren bila ari da.
Gaur egin diote autopsia Michael Jackson zenaren (1958-2009) gorpuari heriotza zehazki zerk eragin zion argitzeko. Oraindik ez dute jakinarazi autopsia horren emaitzarik.Morfina dosi handi batek heriotza eragin ziola zabaldu da. Jacksonen medikua, Conrad Murray desagertua dago eta Polizia haren bila ari da. Ikerketa abiatu du Los Angelesko poliziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu