Michael Nymanek eta haren musika taldeak Vertov Sounds disko berria aurkeztuko dute gaur 20:00etan Donostiako Kursaal auditoriumean egingo duten emanaldian. Kontzertua Michael Nyman Band taldearen kanturik arrakastatsuenekin hasikodute hala ere. Ondoren, Vertov Sounds diskoko pieza bat estreinatuko dute, Dziga Vertoven A Sixth Part of the World filmerako egindako musikakoa, filmeko irudien proiekzioarekin batera emana.
Dziga Vertoven A Sixth Part of the World 1926ko film mutu bat da. Filmerako musika 2009an sortu eta grabatu zuen Nymanek, eta 2010ean argitaratu —Vertov Sounds diskoan—, Vienako Konzerthausek egindako enkarguari erantzunez. Vertov Sounds diskoaren barruan dago The Eleventh Year pieza ere, Nymanek Vertov zinemagilearen beste lan batentzat sortutakoa, kasu horretan Kunstfest Weimar, ZDF eta ARTEren enkarguz.
Hainbat filmentzako musikaren egilea da Michael Ny- man. Arrakasta handienekoaJane Campion zinemagilearenThe Piano filmarentzat egindakoa da. Hainbat operaren egile ere bada.
Michael Nyman Kursaalean ariko da gaur, 'Vertov Sounds' diskoa aurkezten
Dziga Vertov zinemagilearen 1926ko film mutu batentzat sortutako musika da obraren oinarria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu