Michelangelorena izan daitekeen lan bat azaldu da
ARTEA. New Yorkeko Bufalo estatuan bizi den familia batek jakinarazi du olio pinturaz eginiko margolan bat duela aspaldidanik, eta Michelangelo Buonarrotiren (1475-1564) Pietate bat izateko itxura osoa duela. Pizkundeko artean aditua den kontserbatzaile batek, Antonio Forcellinok obra aztertu, eta Erromako eta Florentziako museoetan dauden «bertsio asko baino ederragoa» dela esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu