Mikel Markezek hiru kantaldi ditu Irlandan
MUSIKA. Mikel Markez kantariak Hiri hartan izan zen diskoan oinarritutako hiru kantaldi egingo ditu Irlandan. Derryko Sandino's aretoan ariko da bihar Markez; Belfasteko Kelly's Cellars klubean etzi; eta Felons'-en egingo den Euskal Herriaren eta Irlandaren arteko elkartasun egunean etzidamu, hilak 25, larunbatarekin. Iazko azaroan kaleratu zuen Mikel Markezek Hiri hartan izan zen diskoa, Elkar diskoetxearekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu