musika

Mikel Urdangarinen 'Zubia' diskoa kalean da dagoeneko

Abeslariaren bederatzigarren lanean hainbat euskal artistek hartu dute parte.

2009ko irailaren 30a
18:41
Entzun
Mikel Urdangarin abeslariaren Zubia izeneko diskoa salgai dago gaurtik aurrera, Baga Biga diskoetxeak argitaratuta. Hamar kantuz osatutako diskoa da, eta horietako seitan musika eta hitzak Urdangarinenak berarenak dira. Kantariak bederatzigarren lan du eta hainbat euskal artisten laguntza jaso du; Rafa Rueda abeslariaren edota Unai Iturriaga bertsolariarena, esaterako. Aurreko diskoa -Anek idatzi dit zutaz-, bere kabuz ekoitzi eta argitaratu zuen.



Disko berriko kantetan, haren ahotsa eta gitarraz gain, Sahiela Vivo aritu da bateria jotzen, Bingen Mendizabal zazpi sokako biolinean, Nika Bitchiasvili biolinean, Rafa Rueda kitarra elektrikoan, akustikoan eta bajoan, eta Koldo Uriarte piano eta teklatuetan.

Azaroaren 30ean entzun ahal izango dira Zubia laneko abestiak lehenengoz zuzenean, Bilbon, Arriaga antzokian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.