BIHAR BERRIA-N

Mikelazulon jositako harremana

'Sortzailea eta konplizea' seriean laugarren alea argitaratuko du bihar BERRIAk, Ainara Gurrutxaga eta Oier Guillan protagonista dituela.

Guillan eta Gurrutxaga, Errenteriako alde zaharrean. JON URBE / ARGAZKI PRESS
Berria
2014ko abuztuaren 14a
10:16
Entzun

Ainara Gurrutxaga antzezle errenteriarrak eta Oier Guillan poeta donostiarrak Errenteriako Mikelazulo kultur elkartea dute elkargune. 1995ean sortu zuten elkartea, eta bertan nolabaiteko sormen-elkartasun sare bat josi dutela uste du Guillanek. Elkar laguntzen dute oraindik, Gurrutxagaren ustetan, sormena bidaia kolektibo baten gisara planteatzen dutelako.

Bihar argitaratuko du BERRIAk biekin izandako solasaldia, Sortzailea eta konplizea erreportaje sortaren barnean. Hauek dira erreportaje sortaren protagonistak: Harkaitz Cano eta Gorka Arrese; Itziar Okariz eta Jon Mikel Euba; Koldo Almandoz eta Marian Fernandez Pascal; Ainara Gurrutxaga eta Oier Guillan; Mixel Etxekopar eta Jean-Christian Irigoien; eta Xabier Montoia eta Ibon Rodriguez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.