Mikeldi Perez EHUko ikaslea saritu dute ART
Sortzaile gazteen artean artea sustatzeko egiten dute Bartzelonako Arte Ederretako Fakultateak eta Pares galeriak sariketa
Bizkaitar bat saritu dute sortzaile gazteentzako ART<30 lehiaketan. EHUko Arte Ederretako Fakultateko ikaslea da Mikeldi Perez (Getxo, Bizkaia, 1983), eta haren lana saritu dute, beste hainbat herrialdetako bederatzi ikasleren obrekin batera. Guztira, 86 artista gazte aurkeztu dira Bartzelonako Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultateak eta Pares galeriak antolatutako sariketa horretara, eta horien artean aukeratu dituzte hamar sarituak, Perez tartean.Argazkigintzan eta pinturan 32 urtetik beherako ikasleek eginiko lanak zabaltzea eta sustatzea da lehiaketaren asmoa. Perez eta beste irabazleen lanak Bartzelonako Pares eta Trama galerietan jarriko dituzte, eta Madrilen, Valentzian eta Sevillan gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu