Lekukoen arabera, dolua, amorrua eta mendeku gosea azaldu dituzte hildakoei azken agurra ematera joan diren milaka lagunek. Hilotzak –13 familia berekoak ziren– Beit Hanungo hilerri berrian lurperatuko dituzte. Hilobien aldamenean bandera palestinarrak jarri dituzte. Gorpuzkinak anbulantziatan eraman dituzte Beit Hanunera. Bertan milaka palestinar zituzten zain eta airera tiro eginez agurtu diztuzte. PAN Palestinako Aginte Nazionalak hiru egunetako dolua ezarri du
Israelgo armadak Beit Hanun izan zuen beriro ere jomuga. Emaitza, gutxienez 18 zibil palestinar hilda, tartean zortzi ume eta zazpi emakume, eta 40 bat zauritu. Denak bonbardaketen ondorioz. Tel Aviveko gobernuak ofizialki bukatutzat joa zuen herenegun Gazako iparraldean dagoen hiri horren eta inguruaren aurkako erasoaldia. Orotara, Udazkeneko Hodeiak bataiatutako erasoaldiaren ondorioz 26 izan ziren atzo hildakoak. Izan ere, Beit Lahian ere gazte bat hil zuen eta Zisjordaniako Jamun herrian beste bost palestinar. Ia astebetean 80 inguru dira Gazan hil dituenak, egunero 10 inguru batez beste.
Israel ha calificado de “trágico error” el bombardeo, que se produjo durante la madrugada del miércoles. Al menos dos obuses israelíes cayeron sobre un bloque de viviendas mientras sus inquilinos dormían. No había actividad armada en la zona. Por ello, el Gobierno de Ehud Olmert ha lamentado la matanza y ha anunciado una investigación.
Segurtasun Kontseiluaren gaitzespena
Sarraskiaren ostean Qatarrek Israelen erasoa gaitzesteko ebazpena aurkeztu zuen NBEko Segurtasun Kontseiluan. Premiazko bilera egingo du gaur Segurtasun Kontseiluak ebazpena eztabaidatzeko. Gainera, ebazpenaren ziriborroak tropak erretiratzeko galdegiten dio Israeli. PAN Palestinako Aginte Nazionalak atzo eskatu zuen Segurtasun Kontseiluaren esku hartzea.
Ekialde Hurbila
Milaka lagun Beit Hanunen hildako 18 palestinarren hiletan
Gutxienez 18 zibil palestinar hil zituen atzo Israelgo Armadak Beit Hanunen. Tartean zortzi ume eta zazpi emakume. Denak bonbardaketen ondorioz. Hiletak egin dituzte gaur eta milaka lagun bildu dira; Gazan azken urtean izan diren jendetsuenak izan dira. Bien bitartean, NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseilua erasoa gaitzesteko aukera aztertzen ari da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu