Zinema

'Minerita' dokumentala, Oscarren atarian

Raul de la Fuente zinemagile nafarrak zuzendutako lana film labur dokumental onenaren ataleko hamar finalisten artean dago. Urtarrilaren 14an iragarriko dituzte behin betiko bost izendatuak.

'Minerita'-ko egileak Goya saria jaso zuteneko argazkia. VíCTOR LERENA / EFE
Berria
2015eko urriaren 27a
12:30
Entzun

Kanaki ekoiztetxearekin egin du De la Fuentek Minerita. Potosiko (Bolivia) Cerro Rico meategi inguruan emakume talde batek bizimodua aurrera nola ateratzen duen azaltzen du dokumentalak, eta iaz film labur dokumentalaren Goya saria irabazi zuen.

Haren kategorian 74 lan aurkeztu dituzte, eta Minerita hamar onenen artean aukeratu dute. Urtarrilaren 14an, sariarengatik lehiatuko diren azken bost finalistak aukeratuko dituzte. Oscar sarien jaialdia otsailaren 28an egingo dute, Hollywoodeko Doby antzokian.
[YouTube]https://youtu.be/jY5mbbmN0V4[/YouTube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.