Museoak

Miren Vives Almandoz izandatu dute Balentziaga museoko zuzendari

Igor Uria Zubizarreta izango da bildumen zuzendaria.

Museoaren kanpoaldea, Getarian. BALENTZIAGA MUSEOA
Berria
2014ko apirilaren 11
09:47
Entzun

Cristobal Balentziaga Fundazioaren patronatua atzo arratsaldean bildu zen, eta Miren VIves Almandoz izendatu zuen museoko zuzendari berri Javier Gonzalez Duranaren ordez. Bileran Fundazioko parte diren hiru erakundeetako orezkariek parte hartu zuten —Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Getariako Udala—, baita Sonsoles Diez Riverak, Modesto Lombak, Eloy Martinezek eta Agustin Medinak ere.

LKS enpresak egindako hautatze prozesuaren ondoren hartu du erabakia Balentziako patronatuak. Bide batez, Igor Uria, orain arte kontserbazioko arduraduna izan dena, museoko bildumen zuzendaria izango da aurrerantzean.

Miren Vives Almandozek ibilbide profesional luzea egin du kultura kudeaketaren alorrean; hala, aholkularitza estrategikoa, kudeaketa proiektuak, ikerketa eta irakaskuntza uztartu ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.