Mississippi Mass Choir gospel abesbatza Kursaalean izango da gaur

Munduko korurik sarituenak bi emanaldi eman behar izan zituen 2002an, sarrerak amaitu egin zirelako

Erredakzioa
Donostia
2010eko abenduaren 18a
00:00
Entzun
Mississippi Mass Choir abesbatzak bi kontzertu emango ditu gaur Donostiako Kursaal aretoan. Aurreneko emanaldia 18:00etan izango da, eta bigarrena 20:00etan. 2002ko abenduan bi emanaldi egin behar izan zituen koruak Kursaalean, kontzerturako sarrerak amaitu egin baitziren.

Laugarren aldiz beteko dute Kursaala. Izan ere, 2006an eta 2008an ere izan ziren Donostian. Adituen iritziz, 1988an sortu zen abesbatz hori egungo gospel korurik hoberena da. Eratu zuten urte bereanjaso zuen New Orleanseko James Cleveland Urteko Bilkuran urteko artista berri onenaren saria. Baita lau Stellar Awards sari ere, hau da, urteko koruren, urteko diskoaren, artista berri hoberenaren eta gospeleko bideo hoberenaren aitortza. 1990ean zuzeneko bigarren diskoa grabatu zuen, 8.000 jarraitzaileren aurrean. 1997an, gospel korurik hoberenaren Grammy saria eman zioten, eta 2000. urtean Grammy, Stellar, Soul Train eta Dove sarietarako hautagai izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.