Elkar argitaletxeak, 13 urtetik gorako gazteentzako Maite-Maite ile-apaindegia eleberria eta Izu-izua misteriozko hiru ipuin laburren bilduma kaleratu berri ditu.
Lehendabizikoa, Marie-Aude Murail idazle frantsesak idatzi zuen eta Aiora Jaka aritu da itzultzaile lanetan. Irakurleak nerabe baten gorabeherak aurkituko ditu bertan, zeina ile-apaindegi batean astebeteko praktikak egiten hasi eta bertan luzaroago geratu nahi duela konturatu den.
Bigarren liburua Jokin de Pedro idazle bilbotarrak idatzi du, eta misterio eta suspensezko hiru kontakizunek osatzen dute. Lehendabizikoan, kartzelatik ihes egindako bi morroik hartu beharreko erabaki latzak aurkituko ditu irakurleak. Bigarrena, Hondargane izeneko itsas bazterreko herri txiki batean kokatzen da, eta azkena, berriz, jaun baten eta morroi baten arteko harremanean.
Misterioa eta nerabezaroaren ajeak Taupadak bildumako azken nobeletan
'Izu-izua' eta 'Maite-Maite ile-apaindegia' dira ale berriak, Jokin de Pedro eta Marie-Aude Murail idazleenak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu