BIHAR BERRIA-N

"Modu batera edo bestera, kontatzen dut Gipuzkoa osoan baserriarekin gertatu dena"

Asier Altuna zinemagileari eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk.

jarraia114702.jpg
2015eko irailaren 16a
20:40
Entzun

Donostiako Zinemaldiaren 63. edizioa hasiko da ostiralean, eta Sail Ofizialean lehiatuko da Asier Altuna zinemagileak eginiko Amama. Altunarekin hitz egin du BERRIAk, eta bihar argitaratuko den elkarrizketan esandakoetako batzuk dira segidakoak:

- "Uste dut pelikulak eraman nauela hitz gutxi eta begirada asko erabiltzera: gidoitik jada kentzen joan naiz elkarrizketa asko, baita niri gustatzen zaidan zinema ere hitz gutxikoa delako".

- "Oteiza aspaldi irakurri nuen, eta beti geratzen zaizkit lau edo bost xehetasun irudiak sortzen dizkidatenak".

- "Amama, azkenean, gure arbasoen arima dela uste dut, modu sinboliko batean. Izan garen hori da, irudi batean ematen dizu hor dagoela izan garen hori".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.