MUSIKA

Molotovek, The Offspringek, Berri Txarrak-ek eta Banda Bassotik En Vivo jaialdian joko dute, Bilbon

Kobetamendin egingo da abuztuaren 30ean eta 31n, eta 20 talde baino gehiago arituko dira.

Igor Susaeta.
2013ko maiatzaren 24a
16:33
Entzun

Laugarren aldia du jaialdiak, eta orain arte Getafen eta Rivas-Vaciamadriden egin izan da, Madril inguruan. Aurten, hiru tokitan izango da: Rivas-Vaciamadriden abuztuaren 29an eta 30ean, eta Bartzelonan eta Bilbon, modu paraleloan, 30ean eta 31n.

The Toy Dollsek, Soziedad Alkoholikak, Shikari Sound Systemek, Celtas Cortosek, Lendakaris Muertosek eta Porco Bravok ere joko dute, besteak beste, Bilbon. Gainera, oraindik ez dute itxi programazioa. Rivas-Vaciamadriden Fermin Muguruza eta Kontrakantxa arituko da, esaterako.

Baieztatu dute azken jaialdian Gasteizen joko dutela The Gaslight Anthem, Walking Papers, JJ Grey&Mofro, Uncle Acid&The Deadbeats, Heaven's Basement, Sex Museum eta Los Zigarrosek ere. Ekainaren 28an eta 29an egingo da jaialdia, Mendizabalan, eta 20 talde arituko dira. Ostiralean oholtzaratuko dira aurtengo bi kartelburuak: The Black Crowes eta The Smashing Pumpkins.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.