Itzulpenen alorrean, Begoña Montorioren Napumoceno da Sival Araujo jaunaren testamentua , Koro Navarroren Zortzi kontakizun ,Xabier Olarraren Azken hitzordua , eta Karlos Zabalaren Miguel Strogoff daude saria jasotzeko lehian.
Gaztelaniazko literaturan, ostera, Antonio Altarribaren La memoria de la nieve ; Carlos Aurtenetxeren Los cormoranes ; Miguel Sanchez-Ostizen En Bayona, bajo los porches ; Pedro Ugarteren Materiales para una expedicion ; Agustin Vicenteren Musgo ; eta Iban Zalduaren La isla de los antropologos dira finalistak.
Euskarazko eta haur-gazteentzako literaturako finalistak oraindik ez dituzte aukeratu atal horietako epaimahaikideek.
Euskadi Literatura Sariak urtero ematen dira 1982. urtetik. Gaztelaniazko modalitateko irabazleak 12.000 euro jasoko ditu, euskarazkoak bezala, eta itzulpegintza arlokoak, aldiz, 9.000 euro, haur eta gazte literaturako modalitateko garaileak bezala.
Literatura
Montorioren, Navarroren, Olarraren eta Zabalaren itzulpen lanak dira Euskadi Literatura Sarietako finalistak
Euskadi Literatura Sarietan, itzulpen atalean zein gaztelaniazko literatur lanen sailean, aukeratu dituzte finalistak. Itzulpenetan, Bego Montorioren, Koro Navarroren, Xabier Olarraren eta Karlos Zabalaren lanak dira saria jasotzek hautagai. Gaztelaniazko literaturaren atalean, berriz, Altonio Altarribaren, Carlos Aurtenetxeren, Miguel Sanchez-Ostizen, Pedro Ugarteren, Agustin Vicenteren eta Iban Zalduaren idatziak dira finalista.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu