Mugati, Hendaian euskararen presentzia zabaltzeko sortu berri den elkartea

2012ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
Mugati elkartea Hendaian urte hasiera honetan sortu berri den taldea da, euskarari ikusgarritasun handiago bat emateko helburuarekin. «Nahiz Hendaian euskaldun asko dauden, errealitatea da euskarak ez daukala agerpen handirik kaleko bizitzan. Pentsatzen dugu desorekaturik dagoela agerpen hori dagoen euskaldun kopuruekin alderatuz, eta hori konpontzeko asmoz elkartzen gara», azaldu du Hasier Etxeberria idazle eta Mugati elkarteko kideak. Euskal komunitatea trinkotzeko asmoarekin lanean dabil ere elkartea. Izan ere, Idurre Eskisabel kazetari eta elkarteko kideak azaldu duenez, Hendaian jada badira elkarteak euskarari bizi sozialean lekua zabaltzeko lanean dihardutenak. Hala bada, Mugati elkartea horien bilgune izateko sortu dela ere azaldu du. Orain, euskara zinemara nola eraman aztertzen ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.