New Orleans ez da berdina izan Katrina hondamendiaren ondoren. Fermin Muguruzak 2014an New Orleansera bidaiatu zuen (Louisiana, AEB) Aaron Walker eta Lily Keber zinemagileen bitartez, eta bertan egindako egonaldia baliatuta, Nola? dokumentala eta Irun Meets New Orleans diskoa aurkeztu ditu gaur Durangoko Azokako Ahotsenean.
[Youtube]https://youtu.be/U_aEtcVsR-A[/Youtube]
Bertan ikusitakoak eta ezagututako pertsonek bereziki hunkitu dute Muguruza, eta askorako eman dio bidaiak; bertan lezio bat ikasita bueltatu dela dio: "Harrigarria da nola aldatu daitekeen musikari baten bizitza hondemendi baten ondoren. Klase borrokaren indarra ikusi nuen bertan, eta lezio bat ikasi nuen".
Hondamendien aurrean musikak eta bizitza goratzeak duen garrantzia ikasi zuen Muguruzal¡k. "Musikariak behar zituztela esan ziguten, musikaririk gabe herria ez zelako herri". Dokumentalak asmo didaktikoa du musikariaren arabera, eta horren harira sortutako diskoak estilo ugari biltzen ditu: "Jamaikan eta Kuban segituan nabari da zein den bertako musika estiloa, baina New Orleansen asko dira nahasten diren doinu motak".
Muguruzaren lanaz informazio gehiago aurkitu daiteko ondorengo estekan.