Muguruzaren 'Next Music Station' Mexikon ikusgai
ZINEMA. Fermin Muguruzaren Next Music Station dokumental sailak DOCSDF Mexiko Hiriko Zinema Dokumentalaren Nazioarteko 6. Jaialdian parte hartuko du. Bost lanek osatzen dute saila: herrialde bat edo pare bat ageri dira bakoitzean (Maroko, Libano, Egipto, Tunisia, Siria, Yemen eta Sudan), eta tokiotako musikaren erradiografia egiten du Muguruzak. Atzo hasi zen jaialdia, eta urriaren 9an amaituko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu