THE EXPERIMENTAL TROPIC BLUES BAND + THE BOWERS
HELLDORADO ARETOAN (GASTEIZ), BIHAR, 20:00ETAN. 12/15 EURO
Zikina eta gordina. Halakoa da The Experimental Tropic Blues Band hirukotebelgikarraren musika. Basatiak, berriz, kontzertuak. «Agertokiko basapiztia» gisa deskribatzen dute beren burua. Bluesik gogorrena eta rock bizia nahasten dituzte, ahots bortitzekin. 2009ko Boogie Captain da haien azken lana, baina kanta berriak prestatzen dabiltza, eta pentsatzekoa da haiek ere joko dituztela bihar Gasteizen. The Bowers garage, pop eta punk kutsuko talde australiarra ere izango da oholtza gainean.
THE BREW
KAFE ANTZOKIA (BILBO). BIHAR, 21:30EAN. 12 /14 EURO.
Ingalaterrako ipar-ekialdeko talde bat da The Brew, Grimsby hirikoa. Rock klasikoa eta blues doinuak uztartzen ditu. A Million Dead Stars lana kaleratu berri du; Led Zeppelin taldearen eragina dauka, baita Free, Cream eta Jimmy Hendrixena ere, besteak beste. 2006-2007an «Ingalaterrako talderik hoberena» izendatu zuen It's Only Rock'n'roll aldizkariak.
SICK OF IT ALL + MADBALL
PLATERUENA (DURANGO), GAUR, 20:30EAN. 20/24 EURO.
Historia dute alde Sick Of It All eta Madball New Yorkeko taldeek. 80ko hamarkadaren bigarren erdian sortu ziren biak, eta izen garrantzitsuak izan dira orduz geroztik hardcore eszenaren barruan. Instituzio bat. Aurten kaleratu dute azken lana bi taldeek; Based on a True StorySick Of It Allekoek, eta EmpireMadballekoek.
MICE PARADE + LAETITIA SADIER +SILJE NES
GAZTESZENAN (DONOSTIA), HILAREN 26AN, 20:30EAN. 9 EURO.
Mice Parade New Yorkeko talde elektroniko bat da, post-rockekoa. Adam Pierce du buru, eta erritmo bizkorrei eta indie-rock harmoniatsuari heldu dio berriki. Stereolabeko kanten hitzen egile eta kantari gisa ezagunagoa, Laetitia Sadier Monaderekin dator Donostiara, 90eko hamarraldiaren azken aldera sortutako egitasmoarekin. Silje Nes tresna askoren jotzaile, kantari eta hitz-egile norvegiarrak Opticks azken laneko zenbait kantu aurkeztuko ditu.
MUSIKA. Asteko kontzertuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu