THE KILL DEVIL HILLS +JAMES CRUICKSHANK
AMAIA ANTZOKIAN (ARRASATE), BIHAR, 21:00ETAN; PSILOCYBENEA ARETOAN (HONDARRIBIA),ETZI, 22:00ETAN; JIMMY JAZZ ARETOAN (GASTEIZ), ASTELEHENEAN, 21:00ETAN.
Europan aurrenekoz izango da The Kill Devil Hils Australiako taldea. Man, You Should Explode hirugarren lana aurkeztera dator Pertheko musikariez osaturiko blues, punk eta rock taldea. Neil Young, Bob Dylan, Nick Cave, Beasts of Bourbon, Drones eta beste aipatzen dituzte eragin modura, eta Australiako talderik indartsuenetakoa dela diote kronika gehienek. James Cruickshank Australiako musikari beteranoa ariko da aurretik, Euskal Herrian eskainiko dituzten hiru kontzertuetan.
PETER HOOK + YA TE DIGO
SANTANA 27 (BILBO). LARUNBATA, 21:00ETAN. 15 /18 EURO.
Bernard Summerrekin batera Joy Division taldea sortu zuen Peter Hookek 1977an. Geroago batu zitzaien Ian Curtis kantari karismaduna. Besteak beste, The Cureren eta Sex Pistolsen kontzertuak bertatik bertara ezagutu ondoren, Unknown Pleasures diskoa grabatu zuen taldeak 1979an. Orain, Hook bera ari da disko hori zuzenean jotzen, The Light taldea lagun duela.
MAD CADDIES + FORUS
KAFE ANTZOKIAN (BILBO), ETZI, 20:30EAN. 11 EURO.
Kaliforniako taldea da Mad Caddies, ska musikaren hirugarren olatua deitzen zaion belaunaldikoa, hain zuzen ere. Forus, berriz,Baionakoa da. Punk eta skatecore musika egiten dute, eta pixkana ezagun bihurtzen ari dira skaren inguruko zirkuituan.
MIKE FARRIS & THE ROSELAND RYTHM REVUE + JARDIN INFIERNO
KAFE ANTZOKIAN (BILBO), ASTELEHENEAN, 21:30ETAN.20/23 EURO.
Euskal Herrian egona da lehen ere Mike Farris kantugile estatubatuarra, Azkena Rock jaialdian iaz, esaterako. Blues rockerako ahots indartsua eta soul arima goxoa uztar ditzake era berean Tennesseko kantariak. Salvation in Lights-ekin (2007) laudorioak andanaka jaso zituen, eta iaz zuzenekoa plazaratu zuen. Hain zuzen ere, zuzeneko emanaldietan agertzen du indar guztia.
MAD CADDIES + FORUS
KAFE ANTZOKIAN (BILBO), ETZI, 20:30EAN. 11 EURO.
Kaliforniako taldea da Mad Caddies, ska musikaren hirugarren olatua deitzen zaion belaunaldikoa, hain zuzen ere. Baionakoa da, aldiz, Forus. Punk eta skatecore musika egiten dute eta pixkana ezagun bihurtzen ari dira skaren inguruko zirkuituan.
MUSIKA. Asteko kontzertuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu