Donostiako 72. Musika Hamabostaldia

Musika «kalera ateraz» hasiko dute Donostiako Hamabostaldia, igandean

Hamahiru ekitaldi egongo dira lehenengo egunean, Tomas Luis de Victoriaren omenezko kontzertua tartean dela

Donostia
2011ko abuztuaren 5a
00:00
Entzun
Donostiako Musika Hamabostaldiaren espiritua «ahal den jende gehienarengana» iristea nahi dute antolatzaileek. Horretarako, inaugurazio egun oparoa prestatu dute datorren iganderako: zazpi taldek hamar emanaldi eskainiko dituzte guztira, horietatik seikalean, eta doakoak denak. Asko ez ezik, askotarikoak ere izango dira ekitaldiak:txotxongiloak, abesbatzak eta dantzariak daude proposamenen artean.

Beethoven, Verdi eta halako autoreak «haurrengana hurbiltzeko» sortu dute Inaugurazioa txotxongilo ikuskizuna, Fernando Arregi Gus Txotxongiloak konpainiako zuzendariaren arabera. Hiru emanaldi eskainiko dituzte: 12:00etan Julio Caro Baroja plazan, 19:00etan Urdaneta kalean, eta 16:00etan Donostiako Ospitalean, azken hau Hamabostaldi Solidarioa ekimenaren barruan. Bestalde, dantza emanaldi bat ere izango da 12:00etan, Kursaal auditorioko foyerrean. Donostiako hainbat dantza taldek eta dantzarik zenbait estilo uztartzen dituen ikuskizun bat emango dute. Arratsaldean, Matia fundazioan errepikatuko dute ikuskizuna, 16:00etan. Donostiako Udal Txistulari Bandak ere parte hartuko du inaugurazio egunean. Jose Ignacio Ansorena taldeko zuzendariak adierazi duenez,euskal musikan oinarrituriko programa «mamitsua» bezain «dibertigarria» eskainiko dute 12:00etan Urdaneta kalean.

Guridi, Liszt eta De Victoria

Easo Txiki eta Araoz Txiki haur abesbatzek Jesus Guridiri eskainitako kantaldi bat emango dute,udaletxeko batzar aretoan, 12.30ean, eta beste bat Onkologikoan, 16:00etan. Konpositore arabarra da aurtengo Hamabostaldiko omenduetako bat, hil zela 50 urte bete baitira aurten. Franz Liszt eta Tomas Luis de Victoria ere omenduko ditu jaialdiak, eta izango dute tartea lehenengo egunean. Trino Zurita biolontxelo jotzaileak eta Antonio Simon pianistak Liszten obrak joko dituzte 20:00etan, udaletxeko batzar aretoan. Ordu berean, Concerto Donostiarra taldeak Zorroaga elizan emanaldi polikorala eskainiko du, De Victoriaren obrekin. Gotzon Arrizabalaga taldeko zuzendariaren ustez, «Errenazimentuko konpositore handienetako bat» da bera, «Palestrinarekin batera». Bestalde,ZHL Strings Londresko haize boskoteak kalean hiru kontzertu emango ditu: 13:00etan Julio Caro Baroja plazan, 18:00etan Konstituzio plazan, eta 20:00etan Urdaneta kalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.