Gaiarre antzokian, datorren ostiralean, Peio Serbielleren kontzertua izango da. Azken urteotan grabatutako lanak eskainiko ditu, eta Euskal Herriko kantagintza berria izeneko lanaren aurrerapena ere izango da. Serbiellek Maddi Oihenart izango du lagun kontzertu horretan. Hilaren 25ean Gernikako Lizeoa aretoan izango da.
Serbiellek grabatu nahi dituen hiru diskoen aurrerapena gisa aurkeztu ditu kontzertu hauek, laster Kepa Junkera, Mikel Laboa, Amaia Zubiria edo Andra Mari abesbatzarekin hasiko baita euskal kantagintzaren altxorretik ateratako lanak musikatzen eta grabatzen. Hori disko bat izango da. Beste bietan, Serbielle world music-era inguratuko da, eta Richard Galliano jazz musikaria, Karen Mathesson abeslari eskoziarra edo Jean-Philippe Rykielizango ditu taldekide. Musikariak atzeratu behar izan ditu berez hasiak behar zituen grabazio lanak, musikarientzat egoitzak egiten ibili baita urte osoan.Serbiellek Ene soek lana grabatu zuen 1992an, eta Zuk egin gaua disko aurkeztu zuen bi urte geroago. 1997an, Euskadi kanta lur grabatu zuen. Horretarako, aspaldiko kantuak hartu eta egungo doinuak erantsi zizkien.
MUSIKA. Kantagintza berria, Peio Serbiellerekin
Azken urteotan grabatutakoarekin kontzertua eskainiko du zuberotarrak ostiralean, Iruñean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu