Musika. MUSIKA. Argitaratu berriak.

ANDONI TOLOSA<br /><br />MIKEL LIZARRALDE<br /><br />ARKAITZ VILLAR
2011ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
UNITE

'A GATHERING OF STRANGERS'

PID

UNITE izenaren atzean (Urban Native Integrated Traditions Of Europe) Tim Whelan eta Hamid Man Tu daude. Transglobal Underground ethno-technoa asmatu zuen taldeko partaideak dira biak. Eta orduko ikuspegiaren gaurkotze modukoa da disko honekin eskaini nahi digutena. Horretarako Europa osoan laguntzaileak topatu (Yumka Rupkina, Martin Furey, Village Kolektiv, The Perunika Trio….) eta UNITE egitasmoa sortu dute. Dub zaporeko elektronika Europako herri musikekin uztartuta. Ez da oso originala, baina bai serioa eta entzuteko modukoa.

PONY BRAVO

'UN GRAMO DE FE'

EN EL RANCHO

Sevillatik datoz, eta nabaritzen zaie, kantuen egitura batzuek flamenkotik hartzen dutelako, eta abeslariak ahoskera andaluziar petoa duelako. Baina rock esperimental eta psikodelikoari lotua ere badago Pony Bravo, Alemaniako krautrockaren erritmoaren bidetik zenbaitetan (Super-Broker, El campo fui yo), edo Chicagori begira bestetan (Lo más difícil del mundo). Dub jamaikarra (Pumare-Ho) eta lounge-a (Hipnosis Groove) ere entzun daitezke disko honetan, laukoteak sailkapen errazei ihes egiten dien seinale. Nortasun seinale.

GARATE

'KANTAXUMEAK'

AUTOEKOIZPENA

Oraindik ezezaguna bada ere, euskal kantautoreen artean lekua bilatu nahi duen abeslari bergararra da Garate. Kantaxumeak oinarri akustikoa erakusten dituzten kantuek osatzen dute. Intro batekin hasten den diskoak Gerra eta Guztion ezagun abestietan hartzen du indarra. Garatek tabernetan egunero entzun daitezkeen istorioak kantatzen dizkigu bere ahots hauskorrarekin. Bob Dylan, Elliot Murphy eta Bruce Springsteen-en eragina nabari badaiteke ere, bere nortasun propioa sortzen jakindu eta lan interesgarria argitaratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.