Nahixan boskoteak 2008an taldea sortu eta berehala lehen diskoa plazaratu zuen, eta berriki kaleratu dute haren jarraipena. Pop-rock doinuei eutsi diete Axular Arizmendik (ahotsak) -DJ Axular gisa zenbait disko kaleratu ditu aurretik-, Axier Garai Kiriketa-k (baxua), Patxi Cabanillasek (bateria), Aitor Sologaistoak (gitarra) eta Intxixu Valbuenak (gitarra) Taupadak bigarren lanean (Brian's Records).
Euskarari, amodioari eta naturari abesten diote, besteak beste, bigarren lan horretako hamar kantuetan. Diskoa martxoan grabatu zuten, Usurbilgo Hi Gain estudioan, Gipuzkoan, Haritz Harreguyrekin.
MUSIKA. 'Taupadak' pop-rock ukituko bigarren lana argitaratu du Nahixanek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu