Musika

Musikenek Miren Iñarga izendatu du zuzendari berri

Patri Goialde aurreko zuzendariak ordezkatua izateko eskatu du, kontratua amaitu ondoren.

Ane Urrutikoetxea.
2014ko ekainaren 30a
08:27
Entzun

Miren Iñargak hartu du Patri Goialderen zuzendari kargua Musikene Goi Mailako Musika Eskolan. Goialde 2011tik orain arte aritu da zuzendari lanetan, Alicia Gonzalez eta Idoia Agirrerekin batera. Kontratua amaituta, ordezkoa eskatu du. Iñarga Musikeneko akordeoi irakaslea eta Irakaskuntza-Plangintzako zuzendariordea izan da orain arte.

Musikenen aldaketa ugari izango dira datorren ikasturtean. Alde batetik, Donostiako Unibertsitateen inguruko egoitza berrira aldatuko dira. Musikeneren arabera, egoitza berriak ekimen berriak martxan jartzea ahalbidetuko du. Horrekin batera, Musikeneren patronatuak 2018. urtera arte jasotzen diren helburuak biltzen duen plan estrategikoa onartu du, eskolako hezkuntza komunitatearen parte hartzearekin.

Plan berrian onartutako gaien artean, berritasun bat aurkeztu du patronatuak; hala, orkestrazioari buruzko master bat jarriko da martxan 2015-16ko ikasturtean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.