Donostiako Udalak Musikene Goi Mailako Musika Eskolaren egoitza berria Benta Berri auzoan eraikitzeko lizentzia eman du. Udalak berak utzitako orube batean egingo dute, Elias Salaberrian, Ibaetako campusetik gertu.
Proiektuaren arabera, 14.021 metro koadroko eremua izango du egoitzak, eta horietatik 12.137 erabilgarriak izango dira. Egitasmoak 25 milioi euroko aurrekontua du, eta bi urteko epean amaituta egon beharko luke, 2013. urtean ireki ahal izateko.
Musikeneren egoitza berria eraikitzeko baimena eman du Udalak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu