Nabarrak Kultur Elkarteak Nabarra aldizkaria argitaratzeari utzi egingo dio, hamar urteren ondoren, diru arazoek eraginda. "Ezin izan dugu Bizkaian jarraitu Nafarroan sortu zen aldizkariarekin, egoera ekonomikoak eta diru laguntzen kudeaketa sistemak itota", azaldu du gaur elkarteak, ohar batean.
Astelehenean Bilbon prentsaurrekoa emango du. Han izango dira Irati Jimenez Nabarra-ko azken zuzendaria eta Esteban Montorio arte zuzendaria.