Nafarroako Antzerki Eskolak programazioa eten du, arazo ekonomikoengatik, eta martxan ditu erakundeko langileen lana erregulatzeko espedienteak, "kostuak ahal den gehien jaisteko". Aurreko urteetatik zorra dakar, gainera. Egitarauan, otsailaren 18ko Albala ikuskizunarekin eta ikastetxeetako kanpaina batekin baino ez du segituko.
Javier Perez eskolako presidenteak esan du Nafarroako Gobernuak ez diela laguntzarik eman eta, ondorioz, elkartea "erdi itxita eta finantzabiderik gabe" dagoela. Emi Ekai zuzendariarekin eta Fuensanta Onrubia zuzendariordearekin batera eman du prentsaurrekoa Perezek, Iruñean.
Ekaik gaineratu du eskolak arreta zerbitzua murriztu, aldageletako mailegu zerbitzua itxi eta dokumentazio zerbitzua mugatu egin behar izan duela.
"Gure lehentasuna finantzabidea lortzea da", esan du akademiako zuzendariak.