Nafarroako Zinema Jaialdiak 115 film ikusteko aukera emango du

Alternatif sailean, 35 film labur ikusiko dira datorren astean, eta Alternatif Internacional izenekoan, beste 14

Erredakzioa
Iruñea
2012ko irailaren 28a
00:00
Entzun
Guztira, 115 film labur eta dokumental eskainiko ditu Iruñe- ko Nazioarteko XIII. Zinema Jaialdiak, astelehenetik ostirala bitarte, Nafarroako hiriburu- ko Civivox Iturrama, Saide-Carlos II eta Civican zinema aretoetan.

Aurretik zituen sailei —Educatif, Valor Visual, Alternatif, Alternatif Internacional eta Cortico— beste bat gehitu diete antolatzaileek aurtengo ekitaldian: Accefest. Sail horretan, ikusteko edo entzuteko zailtasunak edo ezintasunak dituztenentzako moduko filmak emango dituzte. Ikusteko arazoak dituztenei pantaila berezi batzuekin lagunduko diete; entzuteko arazoak dituztenei, entzungailuekin.

Alternatif sailean, 2011ko eta 2012ko 35 film labur emango dituzte, 35 milimetrotan edo formatu digitalean grabatuak guztiak. Alternatif Internacional sailean, berriz, hainbat nazioarteko zinema jaialditan saritutako hamalau film labur emango dituzte, Iruñera bederatzi herrialdetatik iritsiak: Austria, Suitza, Frantzia, Italia, Erresuma Batua, Alemania, Argentina, Uruguai eta AEBak. Sail berean, horrez gainera, Mexikoko hainbat zinemagileren lanak ere ikusi ahal izango dira, urriaren 3an.

Educatif saila hainbat ikastetxetako ikasleentzat da. Nafarroako hainbat herritako ikastetxeetara zinema emanaldiak eramango ditu jaialdiak sail horren bitartez.

Cortico sailean, Nafarroako hamabost sortzaile gazteren lanak emango dituzte. Aurreko urteetan saio bakarrean ematen ziren denak, baina aurten bi beharko dira, beste areto batean eginak: Saide-Carlos III aretoetan, urriaren 4an eta 5ean, 22:00etan hasita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.