Idazle oparoa izan zen, eta poesia, nobela eta artikulu ugari idatzi zituen. 1994an muturreko islamista batek labanaz eraso zion, erlijioaren kontra aritzea egotzita. Harrezkero, beti izan zituen osasun arazoak.
Uztailaren 18tik Kairoko erietxe batean zegoen ingresatuta. Etxean erori eta buruko zauri bat sendatzera eraman zuten, baina adin handiaren eta osasun eskasaren ondorioz, asko larritu zen haren egoera, gaur hil den arte.
Kultura
Nagib Mahfuz literaturako Nobel saridun egiptoarra hil da
Kairoko erietxe bateko zainketa berezien unitatean 44 egunez egon eta gero, gaur hil da Nagib Mahfuz idazlea, 95 urte zituela. 1988an eman zioten Literaturako Nobel Saria; bera zen arabieraz idazten duten idazleen artean sari handi hori jaso duen bakarra. Egungo Egiptoren "kronista nagusitzat" zeukaten kritikoek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu