BERTSOLARITZA

Nahikari Gabilondok irabazi du Zestoan

Bertsolari zarauztarra Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetarako sailkatu da

Nahikari Gabilondo kantuan. JON URBE / ARGAZKI PRESS
Igor Susaeta.
2015eko urriaren 31
20:47
Entzun

Zestoako pilotalekuan jokatu da gaur arratsaldean final-laurdenetako faseko hirugarren kanporaketa, eta ondokoa erabaki dute epaimahaiek. Gabilondok irabazi du 504 puntu pilatuta; bigarren izan da Alaia Martin (495 pt.), hirugarren Jon Maia (489,5 pt.), laugarren Jokin Uranga (475 pt.), bosgarren Manex Mujika (453,5 pt.) eta seigarren Eneritz Artetxe (441,5 pt.)

Gabilondorekin batera, Agin Laburu eta Beñat Gaztelumendi ere sailkatu dira finalaurrekoetara; pasa den asteburuan, aurrenekoa izan zen onena Urretxun, eta bigarrena Errenterian. Finalaurrekoetara final-laurdenetako saio bakoitzeko garailea (bost saio dira), eta puntuen arabera aurreneko hamahiruak sailkatuko dira; hemezortzi, alegia. Final-laurdenetako fasean 30 bertsolari ari dira lehian.

Gaur jokatuko da final-laurdenetako laugarren eta azkenaurreko saioa, Ormaiztegiko Zubipe pilotalekuan (17:30). Ander Lizarralde, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Felix Zubia, Iñaki Apalategi, Maider Arregi eta Unai Gaztelumendi ariko dira kantuan.

Final-laurdenetako azken saioa Eskoriatzan izango da, datorren igandean. Finalaurrekoak Zarautzen hasiko dira, hilaren 22an.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.