ARTEA

Nazismoak debekatutako Otto Dixen margolan bat berreskuratu du Dresdeko museoak

Margolari espresionistaren 'Sonnenaufgang (Egunsentia)' lana "endekatutako artea" zen nazientzat.

Igor Susaeta.
2013ko urtarrilaren 29a
17:40
Entzun

Orain 100 urte, 1913an, osatu zuen margolana Dixek (1891-1969), eta 1920an Dresdeko Udal Museoari eman zion. 1927an, baina, agintari naziek konfiskatu zuten. 1943an nazien Propaganda MInisteriotik berreskuratu zuen bildumagile batek, eta egun arte, beste hainbat bildumagileren esku egon da. Iazko azaroan erosi zuen museoak enkante publiko batean, 793.000 euro ordaindu eta gero. Gastu hori egiteko lau fundazio pribaturen laguntza eduki zuen.

Nazien garaian 498 artelan desagerrarazi edo bidegabe lapurtu zituzten, eta horietako 18 Dixenak ziren.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.