Euskal sortzaileei arreta berezia jarriko die Bilboko Arte Eder museoak, 2013an. Nestor Basterretxeari (Bermeo, Bizkaia, 1924) eskainiko dio heldu den urteko erakusketarik handiena. Euskal kosmogonia sailarekin batera, artistaren beste hainbat obra jasoko dituzte erakusketan, haren ibilbidearen ertz guztietan sakontzeko xedez. Hamazortzi eskulturak osatzen dute Euskal kosmogonia bilduma, eta Basterretxeak 2008an eman zion dohaintzan Arte Eder museoari.
Halaber, Dario de Regoyos margolari asturiarraren (1857-1913) lanak zabal erakutsiko ditu Arte Eder museoak. Euskal Herriko kostaldea maiz pintatu zuen Regoyosek, eta Bilboko pinakotekak baditu haren lan batzuk. Artistaren ibilbidea aztertzeko erakusketa egingo du, 2013an.
Paco Durrio espainiarrarena (1868-1940) da museoaren sarreran den Arriagari omenaldia eskultura. Durrio Bilbon bizi izan zen, eta haren obrak ere bilduko ditu Arte Eder museoak, erakusketa batean.
Orobat, Mikel Diaz Alaba eta Ramon Zuriarrainen lanak erakutsiko ditu, heldu den urtean.
Bilboko Arte Eder museoko iturriek jakinarazi dutenez, Fernando Boteroren erakusketak marka guztiak hautsi ditu: 260.000 bisitari izan ditu dagoeneko, eta urtarrilaren 13a arte zabalik izango da.
Artea
Nestor Basterretxearen atzera begirako erakusketa aurkeztuko du Arte Eder museoak, 2013an
Dario de Regoyosen eta Paco Durrioren erakusketak apailatuko ditu, halaber.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu