New Yorkeko aldirien erretratua saritu du Ikuspuntu jaialdiak

'Foreign Parts' filmak jaso du film onenaren saria eta Clio Barnardek ('The Arbor') zuzendari onenarena

Erredakzioa
Iruñea
2011ko martxoaren 1a
00:00
Entzun
Foreign Parts filmak irabazi du Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiko sari nagusia. Verena Paravel eta J.P. Sniadecki zuzendarien lan hori izendatu dute aurtengo edizioko lanik onena. Etxebizitza berriak eraikitzeko asmoz, eraisteko bidean den New Yorkeko auzo baten erresistentzia kontatzen du filmak. New York Mets beisboltaldearen estadio erraldoiaren atzean, asfalto, estolda eta gisakorik gabeko industrigune bat da Willets Point , eta agintariek eraitsi egin nahi dute.Bertako biztanleen eta inguruaren erretratua egin dute Paravel eta Sniadeckik, eta hori egiteko modu «sotil» eta «sentikorragatik» eman diote saria, epai mahaiak azaldu duenez. 10.000 euro eta garai ikurra jaso dituzte zuzendariek.

Beste sei lan ere saritu dituzte. Clio Barnard zuzendariak jaso du 5.500 euroko zuzendari onenaren Jean Vigo saria, The Arbor lanean egiten duen «Brechten tekniken erabilera apurtzaileagatik», eta AlanBerlineri eman diote film laburrik onenarena Translating Edwing Honig: A Poet's Alzheimer lanagatik. Zuzendariak senide duen Edwing Honig poetaren gaixotasunaren nondik norakoak kontatzen ditu Berlinerek bere filman. 3.500 euro jaso ditu hari esker estatubatuarrak.

1.250 euroz saritutako bi aipamen berezi ere egin ditu epaimahaiak. Comes Chahbazian zuzendariaren Ici-Bas eta Susana de Sousa Dias portugaldarraren 48 dokumentala. Portugalgo preso politikoen ahots eta argazkiak abiapuntu hartuta osatu du bere lana de Sousa Diasek.Andres Duqueren Color perro que huye lanak jaso du publikoaren saria.

Bestalde, Usue Arrieta eta Vicente Vazquezek osatutako WeareQQ bikoteak lortu duX Film Proiektua saria.Behetik gora eta goitik behera aurten grabatu beharko dute, datorren urteko festibalean estreinatu ahal izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.