Donostiako Victoria Eugenian joko du etzi Ruper Ordorikak (Oñati, Gipuzkoa, 1956) eta azken diskoetan eginiko bideaz jardun du BERRIArekin musikariak. Bihar argitaratuko du berripaper honek elkarrizketa; hauek dira, aurrerapen gisa, Ordorikak esandako batzuk:
- "Ez dakit belaunaldi kontu bat den... Baina kantuak, tradizioz, esparru handiak utzi dizkio alaitasunari eta sentimendu onari".
- "Zeure buruak agintzen dizun araudiari fermuki lotuta zaude, eta horrek zure lana baldintzatzen du".
- "Sesioetan ganora baduzu kantua adierazteko, eta horrek funtsa badu, beti gertatuko da zerbait".