Urdiñarben (Zuberoa) jokatu zen atzo Ipar Euskal Herriko bertsolari txapelketako azken kanporaketa saioa. 230 bat lagun bildu ziren, adi-adi, bertsolarien jardunari beha, eta epaimahaiak Odei Barroso hautatu zuen irabazle, 318,5 punturekin. Haren atzetik, bigarren, Miren Artetxe izan zen (308 puntu).
Atzoko kanporaketako sailkapena honakoa izan zen:
Odei Barroso: 318,5 puntu.
Miren Artetxe: 308 puntu.
Ekhi Erramundegi: 302,5 puntu.
Eneritz Zabaleta:298 puntu.
Kristiñe Txoperena: 295 puntu.
Egoitz Zelaia: 269,5 puntu.
Lehen bi postuetan sailkatuta Donibane Lohizuneko (Lapurdi) finalerako txartela zuzenean eskuratu zuten Barrosok zein Artetxek. Hala, finalean izango diren zortzi bertsolarietatik sei erabakita geratu ziren: Sustrai Colina eta Maialen Arzallus (Donibane Garaziko kanporaketako lehen biak), Amets Arzallus eta Karlos Aizpurua (Luhusoko kanporaketako lehen biak), eta arestian aipatutako Odei Barroso eta Miren Artetxe (Urdiñarbeko lehen biak). Zortzikotea osatzeko bi falta ziren, ordea, eta saio guztien arteko hurrenkeran puntu gehien bildu dituzten beste biak sailkatu dira:Xumai Murua eta atzo Urdiñarben bertan aritu zen Ekhi Erramundegi. Nolanahi ere, Erramundegi berdinduta zegoen puntutan Mixel Aire beteranoarekin, baina araudiaren legeak jarraituta -bertsolari bakoitzak saioan lortutako sailkapena aintzat hartuta, epaile bakoitza emandakoa...- Erramundegik egingo du aurrera.
Finala azaroaren 15ean egingo da, Donibane Lohizunen.
Bertsolari txapelketak
Odei Barroso nagusi Urdiñarben
Miren Artetxe izan da haren atzetik bigarren, eta finalean parte hartzeko txartela eskuratu dute biek. Horrenbestez, Sustrai Colina, Maialen Arzallus, Amets Arzallus, Karlos Aizpurua, Odei Barroso, Miren Artetxe, Xumai Murua eta Ekhi Erramundegi dira azaroaren 15ean Donibane Lohizunen finalean lehiatuko diren zortzi bertsolariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu