OFFF-PDV: Retaguardia! ekimena antolatu dute Iruñean

Otsailaren 24 eta 25ean egingo da emanaldi eta kontzertuekin; Ikuspuntu jaialdiari egindako omenaldia da

Erredakzioa
Iruñea
2012ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
Zinema domukentalaren Ikuspuntu jaialdiak zortzigarren aldia bete behar zuen otsailean, baina arazo ekonomikoak direla medio, desagertzekotan egon zen. Azkenean, ordea, datorren urtean egingo da zortzigarren hori, eta bi urtekoa bihurtu. Jaialdiari berari omenaldia egiteko, zinemagileek, musikariek eta jaialdiaren zaleek Offf PDV: Retaguardia! ekimena antolatu dute, datorren otsailaren 24 eta 25erako. Kontzertuak eta emanaldiak izango dira bi gau horietan, Iruñeko El Bafle aretoan. Egun horietan, gainera (otsaileren 22tik 25era) Ikuspuntu mintegia egingo da.

Offf PDV: Retaguardia! ekimenean ondoko musikariak joko dute, besteak beste: Mursego, Kokoshca, Corcobado, La debil, Salvaje Montoya, El teatro magnetico, Laia Escartin & Friends. Simon eta Telefunken taldea, berriz, Isaki Lacuesta, Andres Duque, Virginia Garcia del Pino, Kiko Grau, Victor Iriarte, Dani Cuberta, Los Hijos edo Fernando Franco zuzendariek aipatutako taldeekin inspiratutako bideoen proiekzioekin arituko dira.

Ekimena «kritikoa, dibertigarria eta herrikoia» da, antolatzaileen esanetan. Doan izango da, gainera. Kultur sorkuntzarako eta elkarrizketarako guneen aldarrikapena egin nahi dute, aldi berean. «Aldarrikapena hausnaketatik eta sormen ekintzetatik abiatuta». Antolatzaileek erakutsi nahi dute une txarrenetan ere «elkarrekin» lan egiteko prest daudela. «Kalera atera nahi dugu. Ez bakarrik gizartearentzat aberasgarria den kultura eredu bat aldarrikatzeko. Ez. Politikariei sare kulturalei merezi duten errespetua adierazteko deia egin nahi diegu, era barean. Sare horiei esker eusten baitiogu gizarteari»

Gastuei aurre egin ahal izateko, «mikrodohaintza» kanpaina jarri dute martxan. «Musikariek ez dute kobratuko, baina haien garraio eta dieta gastuak ordaindu nahi ditugu. Gainera, baliteke material teknikoa alokatu behar izatea. Sarrera doan izango da, ekimenak, irekia, herrikoia eta jai girokoa izanda, hala merezi duelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.