komuNIKABIDEAK

Olatz Simonentzat Rikardo Arregi Sari Nagusia

Kazetari Gaztea saria 'Argia' aldizkariko Gorka Bereziartuarentzat, Sari Berezia Euskadi Irratiko 'Kostaldeko trena' saioarentzat eta Ohorezko aipamena Ttipi-Ttapa telebistarentzat izan da.

2009ko ekainaren 27a
17:39
Entzun
Gaur eguerdian egin dute Andoainen (Gipuzkoa) aurtengo Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak banatzeko ekitaldia. Sari nagusia EITBko kazetari Olatz Simonek jaso du. Txinako berriemailea da Simon eta han egindako erreportaiengatik saritu dute. Kazetari Gaztea saria Argia aldizkariko Gorka Bereziartuarentzat izan da. Sari Berezia, berriz, Martin Tejeria Euskadi Irratiko 'Kostaldeko trena' saioko gidariari eman diote. Tejeria ez da ekitaldi publikoetara joaten, eta beraz, Iñigo Martin saio horretan ostegunetan blues-a hizpide izaten duen kolaboratzaileak jaso du saria Tejeriaren ordez.

Ohorezko aipamena Ttipi-Ttapa komunikazio egitasmoarentzat izan da. Azkenaldian garai txarrak igarotzen ari da fundazio hori. Telebista emanaldiak bertan behera utzi behar izan ditu aurten; besteak beste, Nafarroako Gobernuak euskarazko hedabideei ematen dizkien diru laguntzak %95 murriztu dituelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.