1905eko abuztuaren 3an jaio zen Estepan Urkiaga ‘Lauaxeta’ Laukizen (Bizkaia). Bere lehen mendeurrena ospatzeko, bere sorterrian hainbat ekitaldi antolatu dituzte, Lauaxeta olerkariaren herri taldeak Udalarekin batera.
Gerra aurreko olerkari handienetakoa izan zen Lauaxeta. Katoliko fededuna eta abertzalea, bi sinesmen horiek agerikoak dira haren lanean. Euzko Gudarozteko kidea ere izan zen Espainiako Gerrakoan. Hain justu, Gernikaren bonbardaketako izugarrikeria mundu guztira zabaltzeko ahaleginean herri hartan kazetari frantziar batekin zela hartu zuten preso, eta fusilatu egin zuten frankistek Gasteizen.
Herritarrek ez ezik, musikariek ere omendu dute Lauaxeta. Hamaika abeslarik Lauaxetaren poema bana musikatu dute, idazlearen irudia gaurkotu nahi duen disko baterako.
Hamabost idazlek, berriz, Lauaxetaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko haren poemen gainean idatzitako glosak bilduko ditu udazkenean argitaratuko den omenezko antologiak.
Kultura
Omenaldia Laukizen Lauaxetari
Estepan Urkiaga ‘Lauaxeta’ idazlearen lehen mendeurrena betetzen da gaur, eta hori ospatzeko bere jaioterrian Laukizen (Bizkaia) zenbait ekitaldi antolatu diutzte. Lauaxeta enparantzan eguardian deialdia egin da txalaparta eta adarrarekin. Ondoren, gutuna irakurri eta plaka erakutsi ostean, aurreskua dantzatzekoak ziren. Hamabi eta erdietan Bihotz Bakartien Klubaren emanaldia hastekoa zen, eta ordubatean herri luntxa egingo dute trikitilari eta bertsolariekin. Modu honetara, omenaldi xumea eta sentikorra eskainiko diote herriko semeari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu