7 milioi euro jarriko dituzte 2011 bitartean Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak Maturana-Berastegi jauregia berritzeko, Zain ondarearen ikerketa zentroaren egoitza izan dadin. Hala jasotzen da Miren Azkarate Jaurlaritzako Kultura sailburuak, Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusiak eta Patxi Lazkoz Gasteizko alkateak gaur sinatu duten hitzarmenean. Zehazki, 3,5 milioi jarriko ditu Jaurlaritzak; 2,2 milioi Arabako Diputazioak eta 1,3 milioi Gasteizko Udalak.
XVI. mendeko eraikina da Maturana-Berastegi jauregia, eta Gasteizko Erdi Aroko erdigunean dago, katedraletik hurbil. Zentroaren helburuetako bat ondarearen zainketa eta ikerketan ari direnen sinergia lortzea da; besteak beste, katedralaren lehengoratzean ari direnena, EHUko ikertzaileena eta Jaurlaritzako Ondare Zentroarena. Hiru agintariek agertu dute beren helburua dela Zain ikerketa zentroa nazioarteko erreferentzia bihurtzea.
Kultura
Ondarearen ikerketarako Zain zentroa eratuko dute Gasteizen
Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute Gasteizko Maturana-Berastegi jauregia berritzeko, zentroaren egoitza izan dadin. Nazioartean ondarearen ikerketarako erreferentzia izatea nahi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu