Donostiako Tabakaleraren egoitza

Ordoñez Falco argazki zentroa eta Euskal filmoteka Tabakaleraren egoitzan egongo dira

Donostiako Kulturaren Garaikidearen Zentro berrian —Tabakaleraren egoitza zaharra—, Ordoñez Falcoren nazioarteko argazki zentroa eta Euskal filmoteka egongo direla iragarri du gaur Jaurlaritzako kultura sailburu Miren Azkaratek. Eraikinak eskainiko dituen edukien eta zerbitzuen inguruan adostasuna lortzeko borondatea agertu dute Txabarri, Elorza eta Azkaratek.

2004ko ekainaren 16a
18:08
Entzun
Gipuzkoako Ahaldun Nagusi Jose Juan Gonzalez Txabarri eta Donostiako alkate Odon Elorza ere prentsaurrean izan dira, Azkaraterekin batera. Hirurak ere, Kultura Garaikidearen Zentroko edukien inguruan kontsentsua lortu nahi dutela azaldu dute, eta elkarrizketak "diskrezioz" egingo direla.

Azkaratek azpimarratu duenez, "puzlearen pieza guztiak elkartu arte" ez dute beste proiektuen berri emango. Proiektu asko daudela dio, baina proposamen zehatz bat landu behar dutela, hausnarketa sakon bat eginez, eta hiru instituzioen artean akordioa lortuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.