Calixto Beito antzerkigileak egokitutako Desaparecer obrarekin hasiko du Iruñeko Gaiarre antzokiak 2012ko programazioa urtarrilaren 7an. Hilabete bereko 13 eta 14an Els Joglars konpainiak El nacional antzezlana taularatuko du, eta 15ean Ruper Ordorika ariko da antzokian. Urtarriletik maiatzera arte 35 ikuskizun eskainiko ditu Gaiarrek.
Antzokiak berak ekoitzitako bi obra estreinatuko ditu, Luisa Fernanda zarzuela (urtarrilaren 27 eta 28an) eta La importancia de llamarse Ernesto antzezlana (martxoaren 22tik 24ra). Apirilaren 27an, berriz, Raimundo eta Diego Amador musikariak izango dira antzokian
Ordorika eta Amador anaiak ariko dira Gaiarren
Els Joglars taldeak eta Victor Ullatek lan berriak eskainiko dituzte Iruñeko antzokian 2012an
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu