Ornitorrinkusek lehen lana aurkeztuko du gaur Bilbon
MUSIKA-BERTSOA. Datozen egunotan plazaratuko du lehen lan luzea Ornitorrinkusek, Xabier Erkiziak, Judith Monterok eta Maialen Lujanbiok osaturiko proiektuak, bertsoa eta musika garaikidea ardatz hartuta. Gaur aurkeztuko dute lehen lan hori, Bilboko Eliz Museoan (21:00). Gernikan (azaroaren 6) eta Usurbilen (azaroaren 7) egingo dituzte hurrengo emanaldiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu