Duela hamahiru urte abiatu zuten The pub ibiltaria Oskorri taldekoek, eta urtero kaleratu dute disko bat, Santo Tomas egunean kontzertu bat grabatu ostean. Oskorrigaz batera, publikoak parte hartu izan du kontzertu horietan. Aurten, abenduaren 20an grabatuko du azken kontzertua The pub ibiltaria-k, 19:00etan, Bilboko Pio Baroja plazan. Iazkoan, 13. abestiak arazoak eman zizkien, baina, konpontzea lortu zuten.
Ibilian-ibilian, 226 abestiko kantutegia osatu dute, eta ibilbidea amaitzea erabaki dute, hain justu 13. diskoagaz. Natxo de Felipek zenbaki horren izaera berezia azaldu du: "Hamahiruaren inguruan hainbeste joku eta itzulinguru egin ditugu. Badok hamahiru izeneko disko bat ere badugu, horretan paralelismoa egiten genuen San Martinen Ez dok hamahiru leiendarekin".
Baina, kopuru horretara "txiripaz"heldu direlaargitu du. "Horrela tokatu delako izan da. Gure karpetan, nahi genuen mailako kantuak ahitu zaizkigulako".
Musika
Oskorrik azken 'The pub ibiltaria' grabatuko du abenduaren 20an
Bilboko Pio Baroja plazan izango da 13. eta azken =iThe pub ibiltaria=i-ren grabaketa, abenduaren 20an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu