Bideoak Jorge Oteizaren Apostoluen Frisoa eta Pietatea jartzea du izena, eta eskultoreak berak grabatu zituen irudiak, 1969an. Irudi horiek argitaratu gabeak ziren orain arte, baina publiko egin ditu Altzuzako Oteiza Museoak.
Horrela izan zen Oteizaren Apostoluen kokapena, Arantzazun 1969an http://t.co/MCqyD2yent
— Museo Oteiza (@MuseoOteiza) February 12, 2015
1950ean hasi ziren basilika eraikitzeko lanak, eta horiek martxan zirela hartu zuen artistak apostoluak eta frisoa egiteko enkargua. Oteizak 1952an hasitako lanak, baina, galarazi egin zituen Elizak 1954an. Eztabaida eragin zuen Oteizak apostoluekin, hamalau egin baitzituen, eta kopurua ez zuen begi onez ikusi Elizak. Zergatik egin zituen 14? "Gehiago kabitzen ez zirelako", erantzun zuen Oteizak.1969 arte ezin izan zituzten amaitu.