Artea

'Oteiza íntimo y secreto' erakusketako lanak ez dira artistak utzitako ondarearen parte

Hala jakinarazi du Oteiza fundazioko patronatuak, Valentzian dagoen erakusketarekin inolako zerikusirik ez duela nabarmenduz

Berria.info
2013ko ekainaren 19a
19:43
Entzun

Hedabideetara zabaldutako agiri baten bidez, Jorge Oteiza Museo Fundazioko Patronatuak jakinarazi du Valentziako IVAM arte garaikideko institutuan (Herrialde Katalanak) egunotan ikusgai den Oteiza íntimo y secreto (Oteiza intimo eta sekretua) erakusketako obrak ez direla Jorge Oteiza artistak fundazio horri utzi zion ondarearen parte, eta horrenbestez fundazioak ez duela inolako zerikusirik erakusketa horrekin.

Erakusketak Oteizaren margolanak biltzen ditu, bi gai nagusi jorratzen dituztenak: erotismoa eta haserrealdi politikoak. Francisco Calvo Serraller aritu da komisario lanetan. Oteiza fundazioko patronatuko lehendakaria da Calvo Serraller, Nafarroako Unibertsitateko Oteiza Katedrako zuzendari eta IVAMeko kontseiluko kidea izateaz gain. Patronatuko beste kideei eta museoko arduradunei ezer esan gabe antolatu du bilduma lehendakariak.

 

 

 

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.