Oteizaren 'Ejercicios espirituales'-en edizio kritikoa argitaratu dute

Calvo Serrallerren hitzaurrea eta Lopez Bahuten ohar kritikoak ditu Oteiza Museoak atondutako argitalpenak

Erredakzioa
Iruñea
2011ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Jorge Oteizaren Ejercicios espirituales en un túnel saiakeraren edizio kritikoa eman du argitara Jorge Oteiza Museoak. Obraren 1984ko edizio dagoeneko agortuaren faksimilaz eta haren euskarazko itzulpenaz gainera, Francisco Calvo Serraller Oteiza Katedraren zuzendariak idatzitako hitzaurrea du liburu berriak, El túnel del tiempo (Denboraren tunela) izenburua duena; eta baita 1.200 ohar kritiko eta bibliografia eta onomastika arloetako aurkibidea ere, Emma Lopez Bahut Coruñako (Galizia) Arkitektura Eskolako irakasleak idatzi eta apailatuak.

Ejercicios espirituales en un túnel 1965ean idatzi zuen Oteizak, Quosque Tandem…!-en jarraipen gisa, baina frankismoaren zentsurak 1983ra arte argitaratu ahal izatea galarazi zion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.